XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) gu eskaini eta emateko prest gauden guztia bat-batean beste pertsona batengan dakusagu; adibidez, norbaiti eskutik heltzeko unea iritsi dela adierazten digu.

Eta hori da nik une honetan Ferminekiko sentitu dudana.

- Imajinatzen al duzu diot jarlekura iristerako zita iritsi bitarteko egunetan nola egongo zen Asier?

Ferminek ez dit erantzun.

Eskua utzi, basoa lurrera jaitsi eta haxix harria urtzen hasi da.

Hori egin bitartean ileapaindegi bateko txartela eman dit, ahokoa egiteko eskatuz.

Gaur inork ez du ahokoa kartoiarekin egiten; zigarroarena bera sartzen diote.

- Asier Irinbeltzagakoa da egin dut proba berriro, beharbada ezagutuko duzu!

- Bai listua emanda txirria lotzen ari da, bistaz ezagutu dut orain borrokan ikusi dudanean, baina ez nekien nondik!

Txirria sutu eta zupada sakon bat eman dio: haxixaren abisua biriketan, mezularia burura abia dadin.

- Ez da nire tabernara askotan etorri jarraitzen du Ferminek, hau ez da Hendrixtownera abiatzeko bere lagunartea han osatu dutenetakoa!

- Bi urte daramatza Hendrixtowngo institutu batean!

- Asko ezagutzen al duzu?

- Tarteka, afaria dutenean eta, ikasle piloa etorri ohi da, baina Asier berezia egiten zait!

Bekainak jasota begiratu dit Ferminek, baina gero, bere keinuaz ohartu balitz bezala, begirada desegin du eta txirria eskaini dit, azken zupada sakon bat eginez, agur esaten bezala gauza eder bati.

- Beti bereizi izan da besteengandik diot irribarretsu, niretzat behintzat.

Gauzak kontatzen dizkit, goibeltasunez busti-busti eginda dagoen tristura latz eta ilun baten istorioa, adibidez!